Euskaldun berriaren balada
Oskorri eta Jon Sarasuaren abestia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskaldun berriaren balada Jon Sarasuaren hitzak eta Natxo de Feliperen musika dituen euskal abesti famatu bat da. Oskorri taldeak 1992an Badok hamahiru diskoan argitaratu zuen.[1]
Euskaldun berriaren balada | |
---|---|
Oskorriren eta Fermin Muguruzaren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri eta Fermin Muguruza |
Sorrera-urtea | 1992 |
Argitaratze-data | 1992 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar |
Deskribapena | |
Honen parte da | 25 kantu urte |
Hitzak | Jon Sarasua |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Natxo de Felipe |
Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoa grabatu zutenean, luxuzko laguntzarekin interpretatu zuten kantu: Fermin Muguruzak berak interpretatu zuen, garai hartan euskaldun berri-berria zela. Gau ahaztezin hartan, Kukubiltxo antzerki-taldeak eta puntako musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere parte hartu zuten: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.
- Jon Sarasua, hitzen egilea
- Oskorri taldea
- Fermin Muguruza, 1997ko bertsioan parte hartu zuen.