Eva Navarro
murtziar futbolari profesionala, aurrelaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eva María Navarro García, ezagunagoa Eva Navarro izenez (Yecla, Murtzia, 2001eko urtarrilaren 27a) murtziar futbolari profesionala da eta aurrelari jokatzen du Espainiako Lehen Mailako Atlético Madrilen.[1] 2019tik Nazioartekoa da Espainiako Selekzioarekin, eta Europako eta Munduko txapelduna izan zen 17 urtez beherakoekin. 2023an irabazi zuen Erregina Kopa Atlético Madrilekin. Bere burua gol askoko jokalari azkarra definitzen du.[2]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Eva Navarro | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Yecla, 2001eko urtarrilaren 27a (23 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||
Altuera | 161 zentimetro | ||||||||||||||||||||||
Itxi
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[3] [4]