Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC) (katalanez Kataluniako Generalitatearen Burdinbideak) burdinbide garraioa ustiatzen duen Kataluniako Generalitatearen menpeko enpresa da. Batik bat aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen ditu Bartzelonako gune metropolitarrean, baina baita eskualdeko tren linea bat Lleida eta Pirinio katalanetan, bi kremailera-tren Núria eta Montserraten, eta hainbat funikular ere ustiatzen ditu. Gainera, La Molina eta Núria haranako eski-estazioen jabea da.
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya |
Izen laburra | FGC |
Mota | erakunde publikoa, trenbide eragilea eta Azpiegitura kudeatzailea |
Jarduera sektorea | garraio publikoa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Nazioarteko trenen batasuna, International Suburban Rail Benchmarking Group (en) eta International Association of Public Transport (en) |
Honen parte | Lurralde Departamendua |
Enplegatuak | 1.813 (2021) |
Ekoizpena | Bartzelona-Vallès linea, 7. linea, Llobregat-Anoia linea, Ferrocarril Turístic de l'Alt Llobregat (en) , Lleida-La Pobla de Segur linea, Vall de Núria (en) , La Molina eta Montserrateko kremailera-trena |
Agintea | |
Lehendakaria | Antoni Segarra i Barreto |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa publiko |
Jabea | Kataluniako Generalitatea |
Zeren jabe | Montserrateko kremailera-trena, Plaça Molina, Núriako kremailera-trena, Sant Gervasi, El Putxet, Les Tres Torres, Aeri de Montserrat (en) , Pàdua, Gràcia, Muntaner, La Bonanova, Sarrià, Reina Elisenda, Avinguda Tibidabo, Funicular de la Santa Cova (en) , Funicular de Sant Joan (en) , Funicular de Gelida (en) , La Floresta station (en) , Baixador de Vallvidrera station (en) , Bellaterra station (en) , Les Planes station (en) , Peu del Funicular station (en) , Autonomous University railway station (en) , Estació de Sant Joan, Volpelleres station (en) eta Diagonal |
Historia | |
Sorrera | 1979ko irailaren 5a |
Aurrekoak | Ferrocarrils de Catalunya, Sarrià-Bartzelona Trenbidea eta Q11914935 |
Jasotako sariak | Bartzelonako ohorezko domina (2013) |
webgune ofiziala |
Guztira, Bartzelonako probintzian zabalera estuko (1.000 mm) 140 kilometro eta zabalera estandarreko (1.435 mm) 42 kilometro ustiatzen ditu, eta Lleidako probintzian iberiar zabalerako (1.668 mm) 89 kilometro kudeatzen ditu, baita bi kremailera-tren eta hainbat funikular ere.
Enpresa bi negozio unitatetan banatuta dago:[1]
- Tren negozio unitatea: Aldiriko trenbide, trenbide metropolitarrak eta eskualdekoak biltzen ditu (Bartzelona-Vallès, Llobregat-Anoia eta Lleida-la Pobla de Segur trenbideak).
- Turismo eta mendi negozio unitatea: Montserrateko ustiaketak (kremailera-trena eta funikularrak), Núria haranakoak (kremailera-trena, eski-estazioa eta teleferikoa), La Molinakoak (eski-estazioa eta teleferikoa) eta Alt Llobregateko burdinbide turistikoak biltzen ditu.
FGCren egoitza nagusia Bartzelonako Sarrià auzoan dago, dels Vergós kaleko 44. zenbakian, 2008an inauguratutako eraikin batean eta aintzina FGCren tailerrak zeuden tokian. Rubí udalerrian operazioen zentroa dago (COR).[2]