Foru-zuzenbide
From Wikipedia, the free encyclopedia
Foru-zuzenbide, foruetatik datorren legediari deritzo. Tokiko edo berezko zuzenbide-motatzat hartzen da.
Espainian, orokorrean, arrazoi historikoak direla medio, eskualde, probintzia edo erkidegoetan existitzen den foru-zuzenbide pribatua izendatzeko erabiltzen da. Gehienbat, sendi-, oinordetza- eta jabetza-araubideari buruzkoa da, eta, ez hainbeste, betebehar eta kontratuei buruzkoa. Izena, Kode Zibilean bilduta dagoen Espainiako Estatuko zuzenbide erkidearen oposizioz erabiltzen da. Foru-zuzenbidea, lurralde-mailan, Aragoi, Katalunia, Balear Uharteak (uharte bakoitzean bere berezitasunak dituen arren), Galizia, Nafarroa Garaia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, Valentzia (oso murriztuta) eta Extremadurako herri batzuetan aplikatzen da (BaylĂoko Forua bezala ezagutzen dena, azken kasu honetan).
Egungo Hego Euskal Herriko herrialdeetako foru-berezitasunak, Espainian, egun, foru-sistemak dituzten bakarrak dira, legedi pribatutik harago doazen berezko zuzenbideak biltzen ditu.