cover image

Euskal Autonomia Erkidegoa

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barne hartzen dituen erkidegoa / From Wikipedia, the free encyclopedia

Euskal Autonomia Erkidegoa —sigletan idatzita, EAE— edo Euskadi Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, 1979an sortua. Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, Araba (Trebiñuko barrendegia izan ezik), Gipuzkoa eta Bizkaia biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez, Gasteiz da,[oh 1][1] hiri horretan baitaude Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena eta Eusko Legebiltzarrarena.

Quick facts: Euskal Autonomia Erkidegoa, Geografia, Hiribu...
Euskal Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma del País Vasco
Eusko abendaren ereserkia
(Gora ta Gora)

Hitzak: Sabin Arana Goiri (1902)

ikurrin

Euskal Autonomia Erkidegoko armarria
Geografia
HiriburuaGasteiz
42°50′48″N 2°40′23″W
Hiririk handienaBilbo
Azalera7.233
Punturik altuenaAketegi (1.551 m)
MugakideakNafarroa Garaia, Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Akitania Berria
Administrazioa
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaIñigo Urkullu Renteria
Demografia
Biztanleria2.220.504 (2020)
52.797 (2017)
Dentsitatea306,95 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Giza garapen indizea0,924 (2013)
Ekonomia
BPG nominala68.817.000.000 € (2016)
BPG per capita35.300 € (2016)
Bestelako informazioa
Ordu eremua
euskadi.eus
Close

Badu arrazoirik euskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra. Gaztelania ere bada ofiziala. Nafarroako Foru Erkidegoari EAEren parte izateko eskubidea onartu zaio Espainiako Konstituzioan, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.