ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Françoise Barré-Sinoussi (Paris, Frantzia, 1947ko uztailaren 30a) zientzialaria da, birologian aditua. 2008 urteko Medikuntzako Nobel Sariaren irabazlea izan zen, Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera.
Françoise Barré Sinoussi | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Françoise Claire Sinoussi |
Jaiotza | Parisko 19. barrutia eta Paris, 1947ko uztailaren 30a (77 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, birologoa, directeur de recherche (en) , unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Institut national de la santé et de la recherche médicale Pasteur Institutua (1988 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia European Molecular Biology Organization (en) Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) |
1970eko hamarkadaren hasieran, Parisko Pasteur Institutura batu zen. Zientzietan, biokimikan, doktoratu zen 1974an, eta 25 urte zituenetik ikertzaile bezala egiten du lan Parisko Pasteur Institutuan. Bere erretrobirologiako lorpenak 1983tik ezagutzen dira, Science aldizkarian argitaratutako txosten bategatik. Bertan, GIB erretrobirusaren aurkikuntza azaltzen zuen, horixe izanik HIESA eragiten duen erretrobirusa.
HIESak gehien jotako herrialdeetan bidaiak egin ditu, arlo horretan gehien behar duten herrialdeei lagundu ahal izateko, diagnostikoa hobetu eta hau kontrolatu ahal izateko.
2008an Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria irabazi zuen Luc Montagnier eta Harald zur Hausenekin batera 1983an egin zuten HIESaren aurkikuntzagatik.[1]
2012-2014 urte bitartean IAS - HIESaren Nazioarteko Elkarteko lehendakaria izan zen. 2012an HIESaren aurkako Nazioarteko XIX. Konferentziaren amaieran izendatu zuten lehendakari,[2] eta bi urtez egon zen karguan, 2014ko HIESaren aurkako Nazioarteko XX. Konferentziaren burua izanik.[3][4]
Gaur egun, Pasteur institutuko Infekzio Erretrobiralen Unitateko zuzendaria da. Horretaz gain, HIESaren Gobernu Kontseiluko Elkarte Internazionaleko kide da. 200 publikazio baino gehiago burutu ditu jada, eta beste hainbeste artikulu zientifiko, gainera, konferentzia eta kongresu askotan hartzen du parte. Egungo ikerketak birusaren eramaileetan zentratzen ditu, eramaile baina gaixotasuna garatu gabe dutenetan.
Dozenaka sari jaso ditu, besteak beste:[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.