From Wikipedia, the free encyclopedia
Franco Cristaldi (Turin, Italia, 1924ko urriaren 3a - Montecarlo, Monako, 1992ko uztailaren 1a) italiar zinema-zuzendari eta produktorea izan zen.
Franco Cristaldi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1924ko urriaren 3a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1924ko urriaren 3a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1992ko uztailaren 1a) |
Heriotza | Monte-Carlo, 1992ko uztailaren 1a (67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claudia Cardinale (1966 - 1975) Zeudi Araya (en) (1983 - 1992) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea eta produktorea |
|
1952an, Vides produkzio-etxea sortu zuen, Italian izar berriak aurkitu eta kalitatezko zinema bultzatzeko. Claudia Cardinale izan zen berak aurkitutako izar haietako bat. Harekin ezkondu zen, eta film hauetan zuzendu zuen, besteak beste: Audace colpo dei soliti ignoti (1959), Gli indiferenti (1963) eta La tenda rossa (1969).
Zuzendari ezagunek zuzendutako hainbat film ere ekoiztu zituen: Luchino Viscontiren Le notti bianche (1957); Gillo Pontecorvoren Kapó (1959) eta Operación Ogro (1979); Francesco Rosiren Salvatore Giuliano (1962), Il caso Mattei (1971), Lucky Luciano (1973) eta Cristo si è fermato a Eboli (1979), etab.
Atzerriko film onenarentzako Oscar saria eman zioten behin baino gehiagotan: Pietro Germiren Divorzio all´italiana (1961), Federico Felliniren Amarcord (1973) eta Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso (1990) filmengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.