From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziako Konstituzioaren 49. artikulua, Frantziako 1958ko konstituzioko artikulua da. Gobernuaren (botere betearazlearen) erantzukizun politikoa ezartzen du legebiltzarraren aurrean (botere legegilea). V. tituluaren parte da: "Parlamentuaren eta Gobernuaren arteko harremanei buruzkoa" (34. artikulutik 51.era). Frantziako Bosgarren Errepublikan botere betearazleak botere legegilearekiko duen erantzukizun politikoa egituratzen du. Frantziako Konstituzioaren atal honek azaltzen du nola saiatzen den legegintza-sistema botere betearazlearen egonkortasunari eusten, botereari alternatibak emanez parlamentutik kanpo. Artikulu hau 1958ko Konstituzioan sartu zen, Laugarren Errepublikako hutsegiteei aurre egiteko, non gobernu bat bestearen segidan zetorren etengabe, Gobernuak legeak onartzeko gaitasuna eman baitzion Legebiltzarraren onespenik gabe, 49. artikuluko 3. azpiatalaren bidez egin daitekeena.
Artikuluak lau paragrafo ditu, eta Laugarren Errepublikan izandako krisiei aurrea hartzeko sortu zen.[oh 1] Xedapen ezagunenak, 3. azpiatalak (49.3 artikulua), aukera ematen dio gobernuari botorik gabeko lege-proiektu bat onartzeko, baldin eta parlamentuak zentsura mozio bat aurkezten ez badu gobernuari "erantzukizun-konpromisoa" eskatzeko. Aurreikusten du:
50., 50.1 eta 51. artikuluak zuzenean 49. artikuluari buruzkoak dira; izan ere, 50. artikuluak 49.2 artikulua osatzen du, 51. artikuluak 49.3 artikuluaren aplikazioari buruzko xehetasun teknikoak ematen ditu, eta 50.1 artikuluak, berriz, exekutiboari aitorpen bat egiteko aukera ematen dio, gero eztabaida eginez.
« | Lehen ministroak, Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, konpromisoa hartzen du Gobernuak Batzar Nazionalaren aurrean duen erantzukizuna bere programari buruz edo, hala badagokio, politika orokorreko adierazpen bati buruz.
Nazio Biltzarrak zalantzan jar lezake Gobernuaren erantzukizuna, zentsura-mozio bat bozkatuz. Mozio hori onartzeko, gutxienez Nazio Biltzarreko kideen hamarren batek sinatu behar du. Bozketa aurkeztu eta berrogeita zortzi ordura baino ezin da egin. Zentsura-mozioaren aldeko botoak baino ez dira zenbatzen, eta Biltzarreko kideen gehiengoz baino ezin da onartu. Hurrengo paragrafoan aurreikusitako kasuan izan ezik, diputatu batek ezin ditu hiru zentsura-mozio baino gehiago sinatu ohiko bilkura berean eta bat baino gehiago bilkura berezi berean. Lehen ministroak, Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren, Gobernuak Nazio Biltzarraren aurrean duen erantzukizuna konprometitu ahal izango du finantzei edo Gizarte Segurantzaren finantzaketari buruzko lege-proiektu baten bozketan. Kasu horretan, lege-proiektu hau onartutzat joko da, salbu eta zentsura-mozio bat onartzen bada, hurrengo hogeita lau orduetan aurkeztua, aurreko paragrafoan aurreikusitako baldintzetan. Lehen ministroak, gainera, prozedura horretara jo ahal izango du beste proiektu baterako edo bilkura-aldiko lege-proposamen baterako. Lehen ministroak politika orokorreko adierazpen bat onartzeko eskatu ahal izango dio Senatuari. |
» |
—Frantziako Konstituzioa[1] |
Lehen ministroa | Agintaldia | Errekurtso kopurua | Testu kopurua | Zentsura-mozio kopurua | Lotutako gaiak |
---|---|---|---|---|---|
Michel Debré | 1959-1962 | 4 | 2 | 4 | |
Georges Pompidou | 1962-1968 | 6 | 2 | 4 | |
Maurice Couve de Murville | 1968-1969 | 0 | 0 | 0 | |
Jacques Chaban-Delmas | 1969-1972 | 0 | 0 | 0 | |
Pierre Messmer | 1972-1974 | 0 | 0 | 0 | |
Jacques Chirac | 1974-1976 | 0 | 0 | 0 | |
Raymond Barre | 1976-1981 | 8 | 5 | 13 | |
Pierre Mauroy | 1981-1984 | 7 | 5 | 6 | 1982ko otsailaren 11ko nazionalizazio legea, Prezio eta irabazien gaineko 1982ko legea, Savary lege proiektua |
Laurent Fabius | 1984-1986 | 4 | 2 | 1 | 84-937 Legea, 1984ko urriaren 23koa, prentsa-enpresen kontzentrazioa mugatzera eta finantza-gardentasuna eta aniztasuna bermatzera bideratua, "Robert Hersanten aurkako legea" izenez ezagutzen dena. |
Jacques Chirac | 1986-1988 | 8 | 7 | 7 | Komunikazio askatasunei buruzko legea, 1988ko Frantziako hauteskunde legegileetan gehiengoaren hauteskunde-sistema berrezartzeko legea. |
Michel Rocard | 1988-1991 | 28 | 13 | 5 | Frantziako Ikusentzunezkoen Kontseilu Gorena sortzea, finantza, lege militar, ospitaleen-erreforma eta Renault enpresaren estatutuak aldatzeko legeak[2]. |
Édith Cresson | 1991-1992 | 8 | 4 | 2 | |
Pierre Bérégovoy | 1992-1993 | 3 | 3 | 1 | |
Édouard Balladur | 1993-1995 | 1 | 1 | 1 | Pribatizazioa Franzian ezartzeko legea. |
Alain Juppé | 1995-1997 | 2 | 2 | 2 | 1995eko Juppé plana edo segurtasun soziala eraldatzeko lege proiektua[3]. |
Lionel Jospin | 1997-2002 | 0 | 0 | 0 | |
Jean-Pierre Raffarin | 2002-2005 | 2 | 2 | 2 | Kontseilari erregionalen eta Europako parlamentuko ordezkariei buruzko legea zein alderdi politikei laguntza legea (2003ko otsailaren 15a) eta Deszentralizazioaren II. Akta (2004ko otsailaren 27). |
Dominique de Villepin | 2005-2007 | 1 | 1 | 0 | Aukera berdintasunerako Frantziako legea, Frantziako lehen enplegu legea barne, 2006ko otsailaren 9. |
François Fillon | 2007-2012 | 0 | 0 | 0 | |
Jean-Marc Ayrault | 2012-2014 | 0 | 0 | 0 | |
Manuel Valls | 2014-2016 | 6 | 2 | 3 | Aukera ekonomikoen hazkuntza, jarduera eta berdintasunerako legea ("Macron legea") (2015eko otsailaren 19, ekainaren 18 eta uztailaren 9) eta El Khomri legea (2016ko maiatzaren 12, uztailaren 6 eta uztailaren 21) |
Bernard Cazeneuve | 2016-2017 | 0 | 0 | 0 | |
Édouard Philippe | 2017-2020 | 1 | 1 | 2 | 2020ko Frantziako erretreten erreforma proiektua. |
Jean Castex | 2020-2022 | 0 | 0 | 0 | |
Élisabeth Borne | 2022- | 11 | 3 | 12 | 2023ko Frantziako aurrekontuak, Frantziako Segurtasun Sozialaren finantziazio legea eta 2023ko Frantziako erretreten erreforma proiektua.
Projet de loi de finances pour 2023 et loi de financement de la sécurité sociale pour 2023 (le nombre de 10 est atteint à cause des différentes parties et des différentes lectures) Projet de réforme des retraites en France en 2023[4] |
Guztira | 100 | 55 | 65 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.