Fred Kerley
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fredrick Lee Kerley (1995eko maiatzaren 7a) 400 metroko distantzian lehiatzeagatik ezaguna den atletismoko esprinter estatubatuarra da. Munduko Txapelketetan hainbat domina lortu ditu 400eko proban eta 4 × 400 m-ko erreleboan 2019ko edizioan banakako brontzea eta erreleboko urrea barne.
Fred Kerley | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Taylor (Texas), 1995eko maiatzaren 7a (29 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Taylor High School (en) South Plains College (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 93 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 191 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kerleyk 43,64 segundoko denborarekin historiako zortzigarren gizon azkarrena da 400m-etan. [1] Pandemiaren ostean, Kerleyk 100 metroetan zentratzea aukeratu zuen ziklo olinpikoan zehar, bere oinarrizko abiadura hobetzeko etorkizunean 400 m-etan 43 segundotatik jeitsi ahal izateko. Probaz jaitsitzearen erabakiak bere fruitua eman zuen, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan 100 metroetan zilarrezko domina irabazi baitzuen 9,84ko markarekin; marka pertsonala egin zuen Kerley-k eta historiako hamabosgarren gizon azkarrena bihurtzeko balio izan zion.
Kerley Michael Norman eta Wayde Van Niekerk-ekin batera 10 segundo azpitik 100 metrotan, 20 segundo azpitik 200 metrotan eta 44 segundo azpitik 400 metrotan igaro diren bakarretako bat da.