idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Fred Vargas, Frédérique Audoin-Rouzeau idazlearen izengoitia (Paris, 1957ko ekainaren 7) historialari eta arrakasta handiko polizia eleberrien egilea da. Ezkerreko militantea da baita ere.
Fred Vargas | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1957ko ekainaren 7a (67 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Philippe Audoin |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | José Garanger (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, arkeologoa, historialaria eta autorea |
Enplegatzailea(k) | CNRS Pasteur Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | literary movement (en) |
Izengoitia(k) | Fred Vargas |
Genero artistikoa | Nobela poliziakoa |
|
Idazleal "Vargas" izengoitia hartu zuen, bere ahizpa bizkia, Joëlle margolaria, Jo Vargas bezala sinatzen zuelako. Izenaren jatorria The Barefoot Contessa filman bilatu behar dugu; hartan Ava Gardnerrek Maria Vargasen papera egiten zuen.
Frédérique Audoin-Rouzeau, Parisen jaioa, Philippe Audoin idazle surrealistaren alaba da. Bere anaia Stéphane Audoin-Rouzeau historialaria, bestetik, Lehen Mundu Gerran espezialista.[1] Frédérique ere historialaria da baina arkeozoologian espezializatuta, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnak ikertzen dituen espezialista. 2003an Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l'homme.[2] 1986an, bere eleberria L'Homme à l'envers polizia eleberria Coñac Jaialdiaren saria jaso zuen; haren esanetan, horrelako eleberriak entretenitzeko erabiltzen omen ditu. Oso pertsona timidoa da eta, horregatik, ez ditu autografoak sinatzen.
Ideologikoki, Fred Vargas 2009ko ekainaren 7ko Europa Batasuneko hauteskundetan Daniel Cohn-Bendit hautagiari eta Europe Écologie alderdi berdearen zerrendei lagundu zien. Helburu horrekin "Nous y sommes" izenburuko manifestua sinatu zuen.[3] Aurretik ere, 2004an aktiboki Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren aldeko eta haren estradizioaren aurkako mugimenduan hartu zuen parte.[4]
Ebanjelariak ere Adamsberg komisarioaren zenbait eleberritan agertzen dira.
Fred Vargasen eleberri asko audio liburuak bezala argitaratu dira, baita irratirako moldaketak. Hemen ez ditugu jasoko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.