From Wikipedia, the free encyclopedia
Fátimako Ama Birjina (portugesez: Nossa Senhora de Fátima, ofizialki Nossa Sehora do Rosário de Fátima) Erromako Eliza Katolikoak bedeinkatutako Ama Birjina bat da, 1917an Fátimako Cova da Irian hiru haurri gertatutako Ama Birjinaren agerraldian oinarritua. Hiru umeak Lúcia Santos eta haren lehengusu Jacinta eta Francisco Marto ziren.
1917ko udaberrian hasita, hiru umek esan zuten aingeru bat agertu zitzaiela eta, 1917ko maiatzaren 13an Ama Birjina agertu zitzaiela. Umeek Ama Birjina "Fátimako Ama" zela adierazi zuten. Umeen hitzetan, profezia bat egin zien, errezo batek Lehen Mundu Gerraekin amaituko zuela esanez. Urriaren 13an Ama horrek bere identitatea adierazi eta mirari bat egingo zuela esan zuten, "mundu guztiak sinets zezan". Egunkariek profeziaren berri eman zuten eta erromes asko gerturatu ziren gunera. Umeen kontakizuna oso eztabaidatua izan zen eta bertako autoritateko erlijioso eta sekularren kritikak sortu zituen. Administrazioak umeak hartu zituen, uste zutelako 1910ean sortutako Portugalgo Lehen Errepublika sekularraren aurkako motibazio politikoa zutela[1]. Urriaren 13ko gertakariari Eguzkiaren Miraria esaten zaio. Hamarnaka mila pertsonak Eguzkia ohi baino handiagoa zela, kolore biziak zituela eta mugitzen zela adierazi zuten[2].
1946ko maiatzaren 13an Pio XII.a Aita Santuak bere legatu apostoliko Benedetto Aloisi Masellaen bidez Fátimako agerpena izan zeneko kaperari koroatze kanonikoa eskaini zion. 1954ko azaroaren 11n Aita Santu berak Fátimako Santutegiaren izera Basilika txikira igo zuen bere Luce Superna testuan.
Eliza Katolikoak sinisgarritzat hartzen ditu Fátimako Ama Birjinaren agerraldiak, eta data horretan izaten ditu gogoan. Lúcia Santosen memorietan beste bi sekretu aipatu zituen eta hirugarren bat Eliza Katolikoak berak 1960an argituko zuela esan zuen. Fátimako gertakariek sona handia lortu zuten munduan zehar, sekretismoa, profezia eta kristau eskatologia nahasten zituztelako eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko gaiak landu zirelako. Era berean, Ama Birjinak Errusiaren donestea eskatu zuela esan zuten umeek, hainbat Aita Santuk egin dutena[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.