From Wikipedia, the free encyclopedia
Gérard David (Oudewater, c. 1460 - Brujas, 1523ko abuztuaren 13a) flandriar margolaria izan zen, Brujasko eskolako azken maisu handia.
Gérard David | |
---|---|
(1509 (egutegi gregorianoa)) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oudewater, c. 1460 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands Hegoaldeko Herbehereak Burgundian Netherlands Flandriako konderria |
Heriotza | Brujas, 1523ko abuztuaren 13a (62/63 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cornelia Cnoop (en) (1497 (egutegi gregorianoa) - |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, illuminator (en) , artista eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Brujas |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Oudewater hirian jaio zen, eta 1484az geroztik Brujasko pintoreen elkarteko kide izan zen. Italiako pintoreen nolabaiteko eragina sumatzen bazaio ere, Jan van Eyck eta Hans Memling pintoreek eragin zuzena izan zuten beragan. Izan ere, Memlingen ondorengo izan zen Brujasko maisu nagusiaren karguan. Erlijio-gaiak landu zituen, batez ere.
Haren lan nagusiak dira Ama Birjina birjinen artean (1509, Arte Eder museoa, Rouen), Ama Birjina katilu esnearekin (1510–1515, Palazzo Bianco, Genova) eta Kristoren Bataioa (1502-1508 aldean, Groeningemuseum, Brujas).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard David |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.