Galaxia operazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galaxia operazioa 1978an[1] eta Espainiako trantsizioan zehar estatu kolpe bat emateko egitasmoak jaso zuen izendapena da, laisterrera gertakariaren larritasuna kendu edo garrantzia ezkutatzearren, "kafetegiko solasalditxo edo hitz-aspertu arrunt bat" besterik ez izatearen itxura eman nahi izan zitzaion. Izendapena 1978ko azaroaren 11n espainiar militarrak konplotaren xehetasunak prestatzeko asmoz bildu ziren tokiaren izenetik datorkio, Madrilgo Galaxia kafetegia, gaur egungo Van Gogh Café delakoa. Bileran parte hartu zuten goi mailako ofizialek garai hartan Espainiar Estatuan frankismotik demokraziara igarotzeko abiatu zen prozesua geldiarazi edo eteteko asmoa zuten.
Datuak | |
---|---|
Data | 1978ko azaroaren 11 |
Gertakaria | 1978ko azaroaren 17an estatu-kolpe bat burutzeko konplota eta bilera |
Kokapena | Galaxia kafetegia, Madril, Espainia |
Espainiar nazionalismoaren joera beti gertakari hau ezkutatu, isilduarazi edota zeukan larritasun edo garrantzia kentzearena izan da.