Genetika molekular
elementu genetikoak (nukleotido konplexuak, DNA, RNA eta horiekin erlazionatutako makromolekulak) eta mekanismo genetikoak maila molekularrean aztertzen dituen genetikaren atala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Genetika molekularra geneen egitura eta funtzioak maila molekularrean ikertzen dituen genetikaren adar bat da[1]. Genetikaren eta biologia molekularraren metodoak erabiltzen ditu. Kromosomen eta geneen adierazpenaren ikerketak herentziaren, aldaketa genetikoen eta mutazioen inguruan informazioa ematen du. Informazio hau erabilgarria da alde batetik garapenaren biologiaren ikerketan, eta bestetik, gaixotasun genetikoak hobeto ulertu eta tratatu ahal izateko.