Georg Philipp Telemann
musikagile alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Philipp Telemann alemaniar musikagilea eta organista izan zen (Magdeburg, 1681eko martxoaren 14a - Hanburgo, 1767ko ekainaren 25a).
Georg Philipp Telemann | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1723 -
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Magdeburg, 1681eko martxoaren 14a (juliotar egutegia) | ||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||
Heriotza | Hanburgo, 1767ko ekainaren 25a (86 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Hanburgo | ||||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Anna Catharina Textor (en) Amelia Elisabeth Juliana Eberlin (en) | ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Lessing-Gymnasium (en) | ||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | classical composer (en) , kapera-maisua eta organista | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||||
Izengoitia(k) | Georgio Melande eta Melante | ||||||
Musika instrumentua | organoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||
Musika bere kasa ikasi zuen, partiturak aztertuz, J.B. Lully eta A. Camprarenak batez ere. 1701. urtean, zuzenbidea ikasten hasi zen Leipzigeko Unibertsitatean, baina laster utzi zituen ikasketa horiek, eta musika egiten hasi zen. 1704. urtean, Leipzigeko Unibertsitateko elizako organista izendatu zuten, eta bere kideekin batera, Telemann-Verein izeneko collegium musicum edo ikasleen musika taldea sortu zuen. 1708tik 1712ra Eisenacheko kapera maisu izan zen; 1712tik 1721ra Frankfurtekoa, eta 1721etik 1767ra Hanburgokoa.
1728. urtean Alemaniako lehen musika aldizkaria sortu zuen, Getreue Musikmeister. G.F. Haendelen eta J.B. Bachen adiskidea izan zen. Alemaniar, italiar eta frantses estiloak bildu zituen bere lanetan; poloniar eta ingeles musikagileen eragina ere izan zuen. Oso musikagile emankorra izan zen.
- 40 opera idatzi zituen, aipagarrienak: Sokrates egonarritsua (1721) eta Pimpinone, (1725)
- 44 pasio
- 12 kantata-sorta oso, urteko igande eta jai egun guztietarako
- oratorioak eta kantatak, aipagarrienak: Jesusen heriotza (1755); Israel askatua (1759); Mesias (1759); Eguneko orduak (1759); Pizkundea eta Igokundea (1760); Epaiketaren eguna (1762)
- 12 hileta