From Wikipedia, the free encyclopedia
Georges Balandier (Aillevillers, egungo Aillevillers-et-Lyaumont, Frantzia, 1920ko abenduaren 21a - Paris, 2016ko urriaren 5a) frantses antropologo eta soziologoa izan zen.
Georges Balandier | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georges Léon Émile Balandier |
Jaiotza | Aillevillers-et-Lyaumont, 1920ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | rue du Square-Carpeaux (en) |
Heriotza | Parisko 18. barrutia, 2016ko urriaren 5a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea 1954) doctorate in France (en) : humanitateak Lycée Colbert (en) Institut d'ethnologie (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Marc-Edmond Morgaut Dominique Desjeux (en) Christian Geffray Michel Oriol Marc Augé Serge Thion Philippe Lucas Jean Copans (en) Gérald Gaillard (en) Denis-Constant Martin (en) Bernard Poche (en) Jeanne-Françoise Vincent (en) Lusin Bagla-Gökalp (en) Sylvie Bredeloup (en) Suzanne Chazan-Gillig (en) Claude-Hélène Perrot Didier Fassin (en) Guy Dhoquois (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, directeur d'études (en) eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola Pariseko Letren Fakultatea Paris Descartes Unibertsitatea CNRS (1951 - 1954) Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua (1952 - 1962) École normale supérieure (1961 - 1966) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen, Bigarren Mundu Gerran erresistentzia-taldeetako kide izan aurretik. École Pratique des Hautes Études ikastetxean, Gizarte Zientzietako ikasketaburu izendatu zuten 1954an, eta Sorbonako irakasle, 1962an. Urte horietan ekin zien Afrikari buruzko ikerketei, eta orduan argitaratutakoak dira: "Afrika beltzaren egungo soziologia" (1955), "Afrika anbiguoa" (1957) eta "Eguneroko bizitza Kongoko Erresuman XVI. mendetik XVIII. mendera" (1965). Ikerlan horietan, gizarte-aldaketa bultzatzen duten eragile demografikoak, ekonomikoak eta kulturalak adierazi eta lotzen dira.
Europako gizarteak ere ikertu zituen "Sena eta boterea" (1971) liburuan, eta, ikerketa antropologikoari jarraituz, gizarte-antolaketarik ezak eragiten dituen gizataldeen erantzunak aztertzen ditu "Desordena" (1988) liburuan. Politika-ikuspegitik, etengabeko deskolonizazio hitzartua defendatu zuen Balandierrek. Baztertu egin zuen ikerketa-metodo estrukturalista "Antropo-logikoa" (1974) liburuan, haren iritziz ez baitu kontuan hartzen gizarteen mugimendu etengabea. Gaur egun, Paris V-Descartes unibertsitateko irakasle emeritua da, Gizarte Zientzietako Goi Ikasketen Eskolako ikasketa-zuzendaria eta Afrikar Ikasketen Zentroko kolaboratzailea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Balandier |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.