Gloria in excelsis Deo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gloria in excelsis Deo, doxologia nagusia ere deitua, ereserki liturgikoa da, modu silabikoan edo semisilabikoan kantatu ohi dena. Meza arruntaren nahitaezko piezetako bat da, bai Eliza katolikoaren liturgietan, bai Eliza ortodoxoan.
Datu azkarrak Gloria in excelsis Deo, Jatorria ...
Gloria in excelsis Deo | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | ordinary (en) |
Argumentu nagusia | Glory of God in Christianity (en) |
Itxi
- Artikulu hau ereserki liturgikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gloria (argipena)».
Aintza ereserki kristau-zahar eta agurgarria da, zeinaren bidez Elizak, Espiritu Santuan bildurik, Jainko Aitari gorazarre egin eta Bildotsari otoitz egiten dion.[1] Testua Vetus Latinatik ateratako artzainei Jesusen jaiotza iragartzeko aingeruek erabili zituzten hitzekin hasten da (Lk 2:14).