Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[1] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[2]
Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Ordo Cisterciensis strictioris observantiae |
Izen laburra | O.C.S.O. |
Mota | erlijio-ordena, first order (en) eta erakundea |
Jarduera | |
Honen parte | Q12899866 |
Eskumendekoak | |
Historia | |
Sorrera | 1098 (egutegi gregorianoa) 1664 |
Sortzailea | Armand Jean Le Bouthillier Rancé |
webgune ofiziala |
Itxi
2018 hasieran, 1.796 monje[3] eta 1.592 moja[4] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]