From Wikipedia, the free encyclopedia
Grace Park (Los Angeles, 1974ko martxoaren 14a) aktore estatubatuarra-kanadarra da. Battlestar Galactica telesailean Sharon "Boomer" Valerii eta Hawaii Five-0 telesailean Kono Kalakaua tenientearen rolak betetzeagatik da ezaguna.
Grace Park | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vancouver, 1974ko martxoaren 14a (50 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Kanada |
Bizilekua | Kerrisdale (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea : psikologia Magee Secondary School (en) 1992) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 175 zentimetro |
Grace Park Los Angeles hirian jaio zen[1] familia korear batean[2] eta 22 hilabete zituela Kanadara aldatu zen familia, Vancouver hiriko Kerrisdale auzora. Psikologia gradua atera zuen Columbia Britainiarreko Unibertsitatean.
1997an hasi zen telesailetan ateratzen eta 25 urte zituela Kanadako Edgemont telesailean Shannon Ng ikaslearen rola betetzeko aukeratu zuten. Lau denboraldi egin zituen bertan[3].
2003an Battlestar Galactica izeneko miniserie batean aritu zen eta 2004an izen bereko telesailean paper garrantzitsu bat izan zuen, Sharon "Boomer" Valerii tenientea hain zuzen ere[4]. Telesailak arrakasta handia izan zuen eta hainbat telefilme paralelo ere egin ziren honen inguruan. Grace Parkek horietan pertsonai beraren papera egin zuen.
2010 urtean Hawaii Five-0 telesailerako aukeratua izan zen eta Kono Kalakaua tenientearen paperean oso ezagun egin zen mundu mailan[5]. Zazpi denboraldi egin zituen bertan eta 2017an seriea uztea erabaki zuten berak eta Daniel Dae Kim aktoreak, telesaila asiar jatorriko aktore gabe utziz. Arrazoia gainerako bi protagonisten soldata baino %10-15 txikiagoa izatea izan omen zen[6].
Phil Kim eraikitzailearekin ezkondu zen 2004an[7] eta Vancouverren bizi dira[8]. 2013an jaio zen semea dute. NXIVM sektan sarturik egon zen eta Keith Raniere fundatzailearekin hainbat bideotan agertzen da[9].
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2000 | Romeo Must Die | Dantzari asiarra | |
2003 | Fluffy | Amy | laburmetraia |
2007 | West 32nd | Lila Lee | |
2008 | Run Rabbit Run | Hannah Moon | |
2017 | Adventures in Public School | Mackenzie | |
2018 | 'Freaks | Agent Ray | |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1997 | The Outer Limits | Avatar birtuala | Atal bakarra |
1997 | Beyond Belief: Fact or Fiction | Maddie | Atal bakarra |
2000 | Secret Agent Man | Louann | 2 atal |
2000–2001 | The Immortal | Mikiko | 5 atal |
2001 | The Outer Limits | Satchko | Atal bakarra |
2001 | Dead Last | Bigarren zerbitzaria | Atal bakarra |
2001 | Dark Angel | X5 ugaltzailea | Atal bakarra |
2001 | Stargate SG-1 | Lieutenant Satterfield | Atal bakarra |
2001–2005 | Edgemont | Shannon Ng | Protagonista, 69 atal |
2002 | L.A. Law: The Movie | Charmaigne | Telefilmea |
2003 | Jinnah: On Crime – White Knight, Black Widow | Cynthia Wong | Telefilmea |
2003 | Battlestar Galactica (miniseriea) | Lt. Sharon Valerii | TV miniseriea |
2003–2004 | Jake 2.0 | Fran Yoshida | 4 atal |
2004 | Human Cargo | Emakume taiwandarra | TV miniseriea |
2004 | Andromeda | Docteur 26-Carol | Atal bakarra |
2004 | The Dead Zone | Ohorezko dama sexia | Atal bakarra |
2004–2009 | Battlestar Galactica | Lt. Sharon "Boomer" Valerii / Lt. Sharon "Athena" Agathon | Protagonista, 73 atal |
2007 | Command & Conquer 3: Tiberium Wars | Lt. Sandra Telfair | Bideo-jokoa |
2007 | Battlestar Galactica: Razor | Lt. Sharon Valerii | Telefilmea |
2008–2009 | Battlestar Galactica: The Face of the Enemy | 8 zenbakia | TV miniseriea |
2008–2009 | The Cleaner | Akani Cuesta | Protagonista, 26 atal |
2008–2010 | The Border | Liz Carver agente berezia | Protagonista, 12 atal |
2009 | CSI: Crime Scene Investigation | Convention Attendee | Atal bakarra |
2009 | Battlestar Galactica: The Plan | Lt. Sharon "Boomer" Valerii | Telefilmea |
2010 | Human Target | Eva Khan | Atal bakarra |
2010, 2013 | American Dad! | Akiko Yoshida (ahotsa) | 2 atal |
2010–2017 | Hawaii Five-0 | Kono Kalakaua | Protagonista, 168 atal |
2017 | MacGyver | Kono Kalakaua | Atal bakarra |
2018–2023 | A Million Little Things | Katherine Kim | Protagonista |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.