Granadako Gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Granadako Gerra (gaztelaniaz: Guerra de Granada) 1482 eta 1491 arteko kanpaina militarrak izan ziren, Fernando II.a Aragoikoak eta Elisabet I.a Gaztelakoak Granadako Erresuma konkistatzeko asmotan eginak.[1] Kristauek Boabdilen eskuetan zegoen Iberiar Penintsulako azken eremu musulmana hartu zutenean, Errekonkista deitu izan dena amaitu zen. Gerraren ondorioz, 1496an Alexandro VI.a aita santuak errege-erregina katolikoak titulua eman zien Elisabeti eta Fernandori.
Granadako Gerra | |||
---|---|---|---|
Errekonkista | |||
Francisco Padillaren "Granadaren kapitulazioa". | |||
Data | 1481–1492 | ||
Lekua | Granadako Erresuma | ||
Emaitza | Gaztelako koroak Granadako Erresuma bereganatu zuen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Hamar urteko gerra ez zen etengabeko kanpaina, baizik eta udaberrian hasi eta neguan amaitzen ziren saiakerak. Gaztelar armadak bere gain ahalegin handiena hartu zuen, aragoiarrek itsas-armada eta zenbait artillari besterik ez baitzituzten eraman. Musulmanen arteko barne-borrokak bere posizioa ahuldu zuen.
Gerra 1491ko azaroaren 25eko Granadako Hitzarmenaz (edo Kapitulazioaz) amaitu zen, Granadako setio eta gudu luzearen ondoren.[2] 1492ko urtarrilaren 2an, Gaztela eta Aragoiko errege-erreginak Alhambrara sartu ziren, konkistari amaiera emanez.[3] On Iñigo López de Mendoza Tendillako kondea izan zen konkista ondoko Granadako lehen alkatea, Donostia Kulturaren arabera.[4]