Grande école
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grande école (eskola handia), Frantziako Hezkuntza nazionalaren ministerioaren arabera, "goi mailako ikasketa zentro bat da non ikasleak lehiaketa bitartez sartzen diren eta maila altuko trebakuntza bermatzen den"[1]. Ministerio jakin baten agindupean egoten dira eta ikasketak bost urtekoak izaten dira. Unibertsitateak ez bezala, jakintzaren arlo jakin batean oinarritzen dira.