Guadalcanal (uhartea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guadalcanal, bertako izena Isatabu delarik, Ozeano Barearen hego-mendebaldean dagoen uharte bat da. Salomon uharteetako handiena da. Bere azalera 5.336 kilometro karratukoa da. 60.000 biztanle inguru ditu. Hiririk garrantzitsuena Honiara da. XVI. mendean Alvaro de Mendañaren espedizioak igaro zuen Ozeano Bareko uharteetako bat izan zen.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Guadalcanal (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Popomanaseu |
Garaiera | 2.335 m |
Mota | uharte |
Azalera | 5.302 km² |
Eponimoa | Guadalcanal |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°35′24″S 160°14′06″E |
Honen parte da | Solomon Islands (en) |
Estatua | Salomon uharteak |
Province of the Solomon Islands | Guadalcanal Province |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Itxi
- Artikulu hau uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalcanal (argipena)».