From Wikipedia, the free encyclopedia
Haizebea haizeak jotzen duen norantza da une eta toki zehatz batean, hau da, haizearenarekin bat datorrena. Haizealdea kontrakoa da.
Eraikin batean, haizebea babestua dagoen aldea da eta haizealdea, indarra jasotzen duena. Belaontzi batean, haizealdea haizea ontzian sartzen den norantza da eta haizebea, kontrako aldea, ontziaren erdialdea erreferentzia hartuta.
Haizebe eta haizealde hitzak kirol ehiztari batek kontrako haize eta aldeko haize dei litzakeenen baliokide dira. Hitz horiek ez dituzte marinelek ontziez ari direnean bakarrik erabiltzen, baita uhartedi bateko uharteez eta uharte bateko aurpegiez ere. Azken kasu horretan, haizealdea haizeak jotzen duen uharteko zatia da; beraz, tokirik hezeena da. Haizebea, berriz, uhartearen garaieragatik haizetik babestutako zatia da; hori dela eta, uharteko tokirik lehorrena da. Horrela, haizebe edo haizealde kokapena, ozeanoko uharteetan, bertako eguraldiaren eta klimaren faktore garrantzitsua da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.