From Wikipedia, the free encyclopedia
Harry Hammond Hess (New York, 1906ko maiatzaren 24a - Woods Hole (Massachusetts), 1969ko abuztuaren 25a) estatubatuar geologo eta militarra izan zen, ozeano hondoen hedapenaren inguruko ikerketak egin zituena. Gaur egun plaken tektonikaren teoriaren sortzaileetako bat kontsideratzen da Hess.
1932ko otsaila eta martxoa artean Estatu Batuetako itsas armadako USS S-48 urpekontzian expedizio bat burutu zuen Felix Vening Meinesz medikuarekin batera. Guantanamoko basetik atera eta iritsi ziren eta helburua itsas barneko grabitatea neurtzea zuen[1].
Bigarren Mundu Gerran itsas armadako Cape Johnson garraio itsasontziko kapitain izan zen. Itsasontzi horrek puntako teknologia zuen barnean eta sonar bidez Ozeano bareko, Filipinetako eta Mariana uharteetako hondoak ikertu zituen. Iwo Jima inguruan itsas azpiko sumendiak aurkitu zituen eta guyot izena eman zien, XIX mendeko Arnold Henry Guyot. zientzilariaren omenez. Gerraren amaieran kontraalmirante izatera iritsi zen.
1950. hamarkadan ozeano hondoen erregistro magnetikoak jaso zituen eta dortsal mesoatlantikoaren albo bietara zebraren marren antzeko patroi simetrikoak aurkitu zituen, polaritate positiboak eta negatiboak dituzten harriak txandakatzen baitira[2]. Alfred Wegenerrek aipaturiko kontinenteen jitoa demostratu zuen itsaso hondoak dortsaletik alboetara hedatzen ari direla ikusteak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.