Hautespen sexual
Sexu bereko aleen edota gametoen artean ematen den lehia. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hautespen sexuala Charles Darwin biologari eta eboluzionistak aurkeztutako bigarren ideia da, hautespen natural mota bat da eta Darwinek horrela definitu zuen: "indibiduo batzuk sexu bereko beste indibiduo batzuengandik ugaltzeko duten abantaila". Orain ideia hau garatuago dago eta bi hautespen sexual mota bereizten dira: sexu barneko hautespena (edo intrasexuala), hau da, arren arteko borroka emearekin ugaltzeko; eta sexu arteko hautespena (edo intersexuala), non arrak, emeak erakartzeko asmoarekin, bere ezaugarri fisikoak erakustaldi batean azaltzen dituen. Ugaltzea lortzen ez duenak ez du arrakasta ebolutiborik izango, eta honen ondorioz espeziean karaktere sexual sekundario espezifiko batzuk iraungo dute, emeak aukeratzen dituenak, alegia. Horren garrantzitsua da hau, non arrek bizirauteko arrakasta arriskuan jartzen duten, esaterako emeentzat erakargarriak diren ezaugarri fisikoak (kolore biziak, oro har) harrapakarien begietara ere ikusgarriago direlako[1]. Honen adibide dira, adibidez, kolore biziko hegaztiak.