Hedabide sozialak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hedabide sozialak edo komunikabide sozialak deritze edukia erabiltzaileek berek sortzen duten lineako komunikazio-plataformei. Hedabide sozial, zehazki, Euskaltermen jasotzen da eta honela definitzen du:
Komunikabide sozialak Interneten eta Web 2.0 teknologien bitartez erabiltzen diren komunikazio-plataformetako bakoitza dira. Plataforma horietan erabiltzaileek edukiak sortu, editatu, argitaratu eta trukatu egin ditzakete, elkarren artean komunikatzeko.[1]
Komunikabide sozialtzat hartzeko, ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Komunikabide sozialak Interneten eta Web 2.0 teknologietan oinarritutako aplikazioak dira.[2]
- Erabiltzaileek sortutako edukia (User Generated Content) erakundearen mamia da.[3]
- Erabiltzaileek gune edo aplikaziorako zerbitzu-profil espezifikoak sortzen dituzte, komunikabide sozialen antolaketak diseinatu eta mantentzen dituenak.[4]
- Komunikabide sozialek online gizarte-sareen garapena errazten dute, erabiltzaile baten profila beste pertsona edo pertsona taldeekin konektatzean.[5]
2019an, Merriam-Websterrek honela definitu zituen komunikabide sozialak: "komunikazio elektronikorako moduak. Horien bidez, erabiltzaileek lineako komunitateak sortzen dituzte informazioa, ideiak, mezu pertsonalak eta beste eduki batzuk partekatzeko."[6]