From Wikipedia, the free encyclopedia
Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea —askotan besterik gabe Turenne deitua— (Sedan, Frantzia, 1611ko irailaren 11 – Salzbach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania, 1675eko uztailaren 27a) Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako marexal nagusia izatera iritsi zena.
Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sedan, 1611ko irailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Sasbach, 1675eko uztailaren 27a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Cathédrale Saint-Louis-des-Invalides (en) |
Heriotza modua | borrokan hilda: bala zauria |
Familia | |
Aita | Henri de La Tour d'Auvergne, Duke of Bouillon |
Ama | Countess Elisabeth of Nassau |
Ezkontidea(k) | Charlotte de Caumont, dame de Saveilles (en) (1651ko uztailaren 29a - |
Haurrideak | |
Leinua | House of La Tour d'Auvergne (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta buruzagi militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | generalissimo (en) Marshal General of France (en) |
Parte hartutako gatazkak | Hogeita Hamar Urteko Gerra Itzulpenerako gerra Franko-herbereetar Gerra Franko-espainiar Gerra |
Hogeita Hamar Urteko Gerran esku hartu zuen Frantziako gudarostean; Turin espainiarrei hartzeagatik (1640) egin zen, batez ere, ezagun. 1643an Frantziako marexal nagusi izendatu zuten, eta Rhineko kanpainan Maguntzia eta Worms hartu zituen.
Bavarian beste zenbait garaipen lorturik, 1647an Ulmgo armistizioa sinarazi zion Maximiliano dukeari. Frondako gerran esku hartu zuen erregetiarren aurka lehenbizi eta Condéren aurka gero. Matxinada amaiturik, armadaren buru zela espainiarren aurkako garaipen handiak lortu zituen: Arras (1654), Dunes (1658). Gero, Flandria kendu zien espainiarrei hiru hilabetean (1667). Tropa inperialak Alsaziatik bidali zituen. Salzbacheko guduan (1675) izandako zaurien ondorioz hil zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.