Heriotza mugako esperientzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heriotza mugako esperientzia (HME laburtua, ingelesez NDE – near-death experience, «heriotzaren ondoan esperientzia») hainbat pertsonak –heriotza klinikoan egon direnak– azaldutako testigantzak dira, egoera kliniko horretan izandako pertzepzioei buruzkoak.
Medikuntza arloko aurrerapenek –besteak beste, suspertze kardiakoaren eremuan– heriotza klinikoan egon direnen berpiztea ahalbidetu dute, HMEen testigantzak areagotu duena. Ikerlari batzuen ustez heriotza klinikoan egon direnen % 10 eta % 20 ingurukoek [1] [2] [3] halako esperientziak gogoratzen dituzte.
Hainbat zientzialariren iritziz heriotzaren osteko kontzientziaren biziraupena frogatuko lukete HMEk. Beste batzuen iritziz, aldiz, prozesu fisiologiko baten ondorioa besterik ez dira, egoera berezi horretan burmuinak sortutako haluzinazio biziak, hain zuzen ere.