Garezurraren albo bietako hezurra From Wikipedia, the free encyclopedia
Loki hezurra garezurra osatzen duen hezur bikoitz, irregular eta pneumaikoa da, loki hobian kokatzen da eta organo bestibulokoklearra bere barne hartzen du. Gizakiak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra eta bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo-hezurrarekin (atzetik); esfenoide eta masailezurrarekin (aurretik); eta beheko masail hezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).
Loki-hezur | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Burezurra Neurokranioa Aurpegi hezurra |
Kokapena | Neurokranioa |
Konponenteak | Loki-hezurraren zati petrosoa tympanic part of the temporal bone (en) squamous part of temporal bone (en) petrotympanic fissure (en) petrosquamous suture (en) tympanosquamous fissure (en) tympanomastoid fissure (en) |
Artikulazioa | Esfenoide hezurra Garondo-hezurra Masaila Hezur parietala Baraila |
Identifikadoreak | |
Latinez | os temporale |
MeSH | A02.835.232.781.885 |
TA | A02.1.06.001 |
FMA | 52737 |
Terminologia anatomikoa |
Fetuaren bizitzaren bigarren hilabetearen erdialdean osifikazio-zentro bi agertzen dira: batek ezkata sortzen du, eta besteak hezur tinpanikoa. Hezur tinpanikoaren ondoan beste osifikazio-zentro batzuk garatzen dira. Fetuaren bizitzako hirugarren hilabetean harri itxurako zatia ekoizten duten zortzi zentro mugatzen dira. Beste zentro batek apofisi estiloidea sortzen du. Bizitzako lehen urtean, hiru zati horiek sinostosi baten bidez batzen dira, hezur bakarra osatzeko. Hiru pieza horiek, beren garapenean elkarren artean soldatzean, jostura batzuk sortzen dituzte, gutxi gorabehera ikusgarriak eta iraunkorrak. Fusio horren ondorioz, ezkata-zatiak bakarrik mantentzen ditu ia jatorrizko muga berberak, beste bi zatiek beren funtsezko antolamendua aldatzen dute, eta honela geratzen dira:
Loki hezurrak hainbat funtzio betetzen ditu:
Harri itxurako zatiak berak eta atal honetatik ateratzen den mastoide irtenguneak osatuko dute harri itxurako atala.
Harri itxurako zatiaren atzealderago mastoide irtengunea dago, barrua gelatxo izeneko hutsuneez beteta duena. Irtengune honek piramide itxura dauka eta bere erdialdean mastoide-muxarradura dago. Muxarraduraren erdialderago eta berarekiko paralelo, garondo-arteriaren ildoa dago. Muxarraduraren aurrealdean estiloide irtengunea dago, eta estiloide irtengunearen zorroaren bidez babestuta egongo da. Estiloide irtengunearen sorburuaren atzealdean estiloide-masteoideetako zuloa dago. Mastoide irtengunea aurretik tinpano-hezurrarekin lotzen da (pareta-mastoideetako jostura) eta atzetik garondo hezurrarekin (garondo-mastoideetako jostura).
Harri itxurako zatiak piramide itxura du eta erdiko eta barneko belarria hartzen ditu bere barne. Gainera, hainbat barrunbe eta konduktu bideratuko dira honen barnealdetik. 4 aurpegi izango ditu: 2 goiko edota garezur barnekoak eta bi beheko edo garezur kanpokoak.
Tinpano hezur izena ere hartzen du eta beste ataletatik alderatuta garapen enbrionario desberdina du [4]. Kanpotik ikusita goitik irekita dagoen eraztun itxura du. Honi tinpano eraztun deritzo. Ezkataren behealdera dago lotuta eta bien artean kanpoko entzumen meatuaren hezurrezko euskarria osatzen dute. Tinpano atalak, kanpo entzumen meatuaren beheko pareta osatuko du zehazki. Erdialderantz karotida-kanaleraino luzatzen da.
Tinpano eraztunaren aurre-goialdea harri itxurako hezurrarekin elkartzen da arteka bat osatuz, tinpano-harrietako arteka. Atzealdetik eraztunak mastoide irtengunearekin bat egiten du tinpano-mastoideetako artekan. Gainera, tinpano hezurrak atzealdetik zorro bat egiten dio estiloide apofisiari.
Loki hezurraren ezkata zatirik handiena hartzen duen atal laua da, loki-hezurrarekiko gora eta alboaldera proiektatzen dena. Forma erdizirkular irregularra izango du. Horren aurrealdea esfenoides hezurraren hego nagusiekin lotuko da; eta atzealdea, pareta-hezurraren beheko ertzarekin (loki-pareta jostura osatuz)[5].
Barrunbe kranealaren albo-behekaldean kokatzen da, loki hobian zehazki. Bi loki-hezur egongo dira, garezurraren bi alboetan. Esfenoides hezurrararekiko atzealdean kokatzen dira, garondo hezurraren aurrealdean eta pareta-hezurraren behealdean, hezur guzti hauekin lotzen delarik [6].
Karotida kanalaren kanpoko irtengunea, harri itxurako hezurraren barnean aurrerantz bideratzen da eta zulo urratuaren eremuan baina garezurraren barruan irekitzen da aurre eta goranzko norabidearekin, karotida kanalaren barruko irtengunea osatuz. Beraz, bi pasabideetatik egitura hauek pasatuko dira:
Loki hezurraren harri itxurako zatia garondo hezurraren jugular muxarradurarekin elkartzean sortzen da.
Zulo honen eraketan parte hartuko du, loki hezurraren harri itxurako zatiaren amaieran hutsune bat geratzen da, zulo urratua dena. Zulo honen eraketan ere esfenoide hezurrak eta garondo hezurraren oinaldeak parte hartuko dute.
Garezurraren hezurren eta loki hezurraren artean sortutakoak dira:
Loki hezurraren arteko atalen elkarketen aztarnak dira:
Erdiko belarriaren muskuluak kontutan hartu gabe, 13 muskulu ezartzen dira loki hezurrean:
Loki hezurraren hausturak burezurreko traumatismo larri baten ondoren gerta daitezke; batzuetan, entzumenaren egiturei ere eragiten diete, eta hipoakusia edo aurpegiko paralisia eragiten dute.
Loki hezurreko hausturak antzeman daitezke:
Odol jarioa erdiko belarritik (hemotimpanoa) etor daiteke, tinpanoaren haustura batetik edo entzumen-hodiko haustura-lerro batetik. Hemotipano batek tinpanoa urdindu egiten du. Likido zefalorrakideoaren otorreak erdiko belarriaren eta espazio subaraknoideoaren arteko komunikazioa adierazten du.
Loki hezurraren hausturak hezurraren harri zatiaren luzetarako ardatzarekiko orientazioaren arabera sailkatzen dira:
Hala ere, haustura batzuek bi patroien ezaugarriak izan ditzakete.
Berehalako aurpegi-paralisi totalak aurpegi-nerbioaren ebakidura edo kaltea adieraz dezake; aurpegi-paralisi berantiar totalak, berriz, edema adierazten du nerbio baten barruan.
Loki hezurra hautsi dela susmatzen bada, berehalako garezurreko OTA bat egitea gomendatzen da.
Tratamenduan sartzen dira aurpegi-nerbioaren lesioak, hipoakusia, disfuntzio bentrikularra eta likido zefalorrakideoaren iragazketa kontrolatzea. Aurpegiko erabateko paralisia agertzen bada eta erantzun elektrikoa galtzen bada, kirurgia beharrezkoa da. Hastapen berantiarreko edo osatugabeko aurpegi-paralisiak badaude dira kortikoide-ziklo bat duen tratamenduarekin tratatzen dira, pixkanaka txikitzen dena.
Eroapen-hipoakusia belarriko hezurtxoen katea berreraikiz tratatzen da, lesioa gertatu eta asteak edo hilabeteak igaro ondoren. Hipoakusia neurosentsoriala denean, iraunkorra da eta ez dago entzumena hobetzeko tratamendu mediko edo kirurgikorik.
Loki hezurraren haustura eta likido zefalorrakideoaren otorrea duten pazienteak meningitisaren arriskuagatik ospitaleratu behar dira. [7]
Loki hezurraren hasturei buruz hitz egiten dugunean Pterion-aren haustura aipatu behar da. Peteriona loki hezurra, pareta, bekoki eta esfenoidesarekin lotzen diren tokia da, H itxura du. Garezurraren puntu ahulena da eta apurtzeko erraztasuna du.
Erdiko meninge arteriak garezurra eta dura materra odoleztatzen ditu eta pterion-aren azpitik igarotzen da; egitura horretan haustura bat gertatzekotan arteria lesionatu edo guztiz urratu daiteke.
Arteria urratzekotan odola duramaterra eta garezurraren artean metatzen hasiko da eta honek garezur barneko presioaren (presio intrakraneala) hazkuntza arriskutsua eragingo du; honi hematoma extradural deritzo. Guzti honek sintoma desberdinak eragingo ditu: goragalea, oka egitea, konbultsioak, bradikardia eta gorputz-adarren ahultasuna.
Kasu ez larrietan tratamendurako, diuretikoak erabiltzen dira, baina ebakuntza kirurgikoa egin behar da hemorragia handia dagoenean.
Loki hezurren infekzioak arinak izan daitezke batzuetan, eta nekez eragin dezakete kalte iraunkorrik. Hala ere, infekzio batzuek abzesuak sor ditzakete loki hezurren inguruko ehunetan. Ehun horietako abzesuak handitu egin daitezke, eta odol-koagulua eragin dezake barneko zain jugularrean. Abzesua handiegia bihurtzen bada, tinpanoa zulatu eta loki hezurretik pasatzen diren nerbio kranialei eragin diezaiekete. [8]
Kasu gehienetan mastoiditisa erdiko belarriaren infekzio baten ondorioz sortzen da (erdiko belarriaren otitik akutua). Infekzioa belarritik mastoide hezurrera zabaldu daiteke, zeinetan kutsatutako materia metatu daitekeen, hezurra kaltetuz.
Gaitz hau ohikoagoan da umeetan. Antibiotikoak egon aurretik, mastoiditisa umeen heriotzaren kausa nagusia zen. Gaur egun, gaitz hau ez da oso ohikoa eta askoz ere arriskutsuagoa da.
Mastoiditisaren sintomen artean hurrengokoak daude:
Mastoideoa infektatzen bada, garezur-hobi ertainera eta garunera heda daiteke, meningitisa eraginez. Mastoiditisa dagoela uste bada, aire-geletako zornea drainatu behar da. Hori egitean, kontuz ibili behar da aurpegi-nerbioa ez kaltetzeko. [9]
Loki hezurreko edo garezurraren oinarriko tumoreak onberak (minbizi-sortzaileak ez direnak) edo minbizi-sortzaileak izan daitezke.
Sintomek entzumenari eragiten diote. Entzumena galtzea eta belarrietako burrunba (tinnitus izenekoa) sintoma arruntak dira. Gorputzeko atal horretako tumoreek mina, aurpegiko ahultasuna eta oreka-arazoak ere eragin ditzakete.
Tumore horiek detektatzeko, medikuek entzumena aztertzen dute eta, sarritan, irudi medikoen metodoak ere erabiltzen dituzte. Tumore mota guztiek tratamendu eta erabilera aukera desberdinak dituzte.
Erdiko belarriko mukosaren alterazio suntsitzailea da, eta ehun epitelial bihurtzen da. Zelula epitelial hilak sortzen ditu, eta, mukosa ukitzean, erraz infektatzen dira. Normalean, hazi egiten da denboraren poderioz.
Kolesteatoma tumore onbera da, eta harrapatutako larruazal-ehunaren masagatik bereizten dira, bai loki hezurrean, bai erdiko belarrian. Jatorriaren arabera sailkatzen dira: sortzetikoak, hau da, sortzen direnetik, eta eskuratuak.
Kolesteatomaren sintoma arruntek entzumen-galera, zorne-jarioa (oro har, marroia/horia) eta usain handia, belarriko odol-jarioa, bertigoak, belarriko mina, buruko mina edo burrunba eragin ditzakete.
Colesteatoma tratatzeko kirurgia beharrezkoa da, hau da, tumorea erauzi egin behar da. [10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.