Hilen Liburu Tibetarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilen Liburu Tibetarra edo Bardo thodol (tibeteraz: བར་དོ་ཐོས་གྲོལ, bar do thos grol; euskaraz: erdiko garaiaren entzumenaren bidezko askapena) hiltzen ari diren pertsonentzako gida-liburu modukoa da, hiltzeko prozesua ulertzen laguntzeko eta bideratzeko. Mendebaldean izenburu ezagunena Hilen Liburu Tibetarra da. Hildakoentzat edo hiltzekotan daudenentzat jarraibideen benetako gida da. Tibeteko budismoaren ikuspuntutik hil ondoren 49 egun daude berriro ere berraragitze gertatu arte. Denbora tarte horretan samsara egoerara berriro ez itzultzeko eta birjaiotzea saihesteko, aldi berean argialdia lortzeko urrats batzuk eman daitezke. Bitarte garai horretan egin daitezkeen gauzak aholkatzen ditu liburu klasiko honek.[1]
Datu azkarrak Hilen Liburu Tibetarra, Jatorria ...
Hilen Liburu Tibetarra | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Padmasambhava |
Izenburua | བར་དོ་ཐོས་གྲོལ། |
Ezaugarriak | |
Argumentu nagusia | bardo (en) |
Itxi