Hirukiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hirukiak (katalanezko jatorrizko izenburua: Les Tres Bessones) Roser Capdevilak 1983an sortutako animazio telesaila da. 4-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako istorioak dira. Capdevilak 1969an hirukiak izan zituen, eta bere hiru alabetan oinarritu zen animazio telesaila sortzerakoan.[1] Televisió de Catalunya telebista kateak 104 atal igorri zituen, Euskal Herrian ETB 1ean eman zirenak. 27 hizkuntzetara itzulita dago, eta 130 herrialdetara iritsi da.[2]
- Artikulu hau animazio telesailari buruzkoa da; poligono geometrikoa gaitzat duena beste hau da: «Hiruki»
Hirukiak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Roser Capdevila (en) |
Izenburua | Les tres bessones |
Jatorrizko hizkuntza | katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 104 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberria eta umorezko telesaila |
Hizkuntza | katalana |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Baltasar Pedrosa Clavero (en) Robert Balser (en) |
Gidoigilea(k) | Francesc Orteu Joan Sol (en) David Cirici (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Televisió de Catalunya |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TV3 |
Hasiera-data | 1997 |
Amaiera-data | 2003 |
super3.cat… | |
|
Jatorrizko telesailaren arrakasta ikusita, Las Tres Mellizas Bebes telesaila grabatu da.[3] Protagonistak oraingoan, 1-4 urteko haurrak dira. Hirukiek, hiztegia lantzea dute helburu nagusia, ama hizkuntzan zein beste hizkuntzetako hitzak erakutsiko dizkie etxeko txikienei. 2006an estreinatu zen lehenengoz Disney Channel katean ingelesez. Beste hizkuntzetan ere ikusi daiteke; Kataluniako telebista katean katalanez eta Frantzia, Italia, AEB[4] herrialdeetan ere ikusi daiteke telesaila.