From Wikipedia, the free encyclopedia
Howard Hathaway Aiken (Hoboken, New Jersey, 1900eko martxoaren 8a - St Louis, Missouri, 1973ko martxoaren 14a) estatubatuar matematikaria izan zen.
Howard Hathaway Aiken | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoboken (New Jersey), 1900eko martxoaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Mexiko Fort Lauderdale |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Saint Louis, 1973ko martxoaren 14a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Lauderdale Memorial Park (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arsenal Technical High School (en) (1912 - 1918) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen (1918 - 1923) gradu Harvard Unibertsitatea (1935 - 1939) Doktoretza : fisika Chicagoko Unibertsitatea (1935 - 1935) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesia | A Study of the Laws of Space Charge (en) |
Tesi zuzendaria | Emory Leon Chaffee (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Gerrit Blaauw (en) Herbert F. Mitchell (en) Anthony Oettinger (en) Kenneth E. Iverson Robert Lovett Ashenhurst (en) Leroy Brown Martin, Jr. (en) Warren Lloyd Semon (en) Martin Greenberger (en) Peter Calingaert (en) Albert L. Hopkins (en) Frederick Brooks Gerard Salton (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, matematikaria, asmatzailea, aholkularia, informatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madison Gas and Electric (en) (1918 - 1927) Westinghouse Electric (1927 - 1931) IBM (1937 - 1940) Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada (1940 - 1945) Harvard Unibertsitatea (1945 - 1961) Miamiko Unibertsitatea (1961 - 1973) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Charles Babbage |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | United States Navy Reserve (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Madison-Wisconsingo Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Harvarden bukatu zuen doktoregoa, 1939an. Ikasle graduatua zela, konputagailu handi bat eraikitzeari ekin zion Harvardeko Fisika Departamentuan. Zera nahi zuen: zenbakizko tekniken bidez eta kalkulu asko eginez bakarrik ebatz zitekeen ekuazio diferentzialen sistema baten ebazpena bilatu. Gero, makina nola asmatu zuen azaltzen zuen txostena idatzi zuen, eta horri esker hasi zen lanean IBMn. Hala, ASCC konputagailua —Automatic Sequence Controlled Calculator— sortu zuen 1943an. Urtebete geroago, Harvardera eraman zuten konputagailua, eta Aiken hura hobetzen hasi zen, Hopperen laguntzaz. Horrela, 1947an, Harvard Mark II sortu zuten, makina osorik elektronikoa. Konputagailu-eraikuntza ez ezik, elektronika eta kommutazio-teoria ere landu zituzten. 1964an, Harry M. Goode Memorial saria eman zion Aikeni Konputagailu Elkarteak. Sari ugari jaso zituen beste herrialde askotan, besteak beste, Frantzian, Herbehereetan, Belgikan eta Alemanian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.