Hyperloop
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hyperloop SpaceX garraio aeroespazialeko enpresak erregistratutako izen komertziala da, bidaiarien eta merkantzien abiadura handiko garraioa ahalbidetzen duena hodi hutsetan zehar.
Berriki berpizte bat egon da hodi hutsen garraio sistemen interesean Hyperloop proiektua aurkeztu zenetik, gaur egungo teknologiak erabiliz. Proiektua 2012ko uztailean aurkeztu zuen Elon Musk ingeniariak PandoDaily[1] ekitaldian. Presurizatutako kapsulak aire poltsa baten gainetik doaz indukzio linealeko motore eta aire konpresore batzuei esker, presioa murrizten duten hodiak gehituz.[2]
Hyperloop proiektuaren jatorrizko zirriborroaren ideia 2013ko abuztuan argitaratu zen diseinuzko dokumentu baten bidez. Dokumentu honek, ibilbide teoriko bat kontutan hartzen zuen Los Angeles eta San Frantzisko hiriko badiaren artean, ibilbideko zati gehiena Interestatal 5 autobideari paralelo izanik. Hyperloop proiektuaren teknologia kode irekiko hardware kontzeptua erabiliz diseinatua izan da Elon Musk eta SpaceX-en bidez eta beste pertsona edo enpresei animatu diete garapena handiagoa izan dadin. Helburu horrekin, hainbat enpresa eta hamarnaka diziplinarteko talde sortu dira teknologia berria aurrera eraman nahi duten ikasle askoren artean. Hala ere, aditu batzuk eszeptikoak dira, haien ustez proposamenak ez dituzte aintzakotzat hartzen kostu altuak eta teknologia garatzearen arriskuak eta ideia eginezina dela diote.[3][4]