From Wikipedia, the free encyclopedia
I quattro libri dell'architettura (euskaraz Arkitekturaren lau liburuak) 1570ean argitaratutako pizkundetar arkitektura tratatu bat da, Andrea Palladio arkitekto venetoarrak idatzia, Palladianismo estiloa piztu zuen. Irudidun lehen tratuetako bat da eta, izenak dioen bezala, lau liburukitan banatua dago.
Palladiok 22 urte baino ez zituela hasi zen liburua idazten eta handitzen jarraitu zuen lana egin ahala. Testuaz gain Palladiok berak marraztutako irudiz hornitua dago, arkitektura klasikoaren (greziar eta erromatar arkitekturaren) araztasun eta sinpletasun ideiak erraz adierazteko helburuarekin. I quattro libri dell'architettura liburuaren lehen argitalpena Venezian egin zen 1570ean. Honen ostean, hainbat argitalpen eta itzulpen egin ziren, garrantzitsuenak frantsesez, nederlanderaz eta ingelesez.
Liburuak arrakasta nabarmena izan zuen eta arkitekto ugariren lana eragin zuen XIX. mendea arte. Arkitektura palladiarrak Europa osoan onarpena izan zuen eta XVIII. mende amaieran Ipar Amerikaraino iritsi. Thomas Jefferson presidente estatubatuarra izan zen Palladioren miresle handienetakoa izan zen, eta Arkitekturaren biblia zela adierazi zuen behin. Haren egoitza, Monticello, estilo neopalladiarrean eraiki zuen.
Lau liburu hauetan, eraikitzeko arau sistematikoak eta proiektuen adibideak agertzen dira batez ere, garai hartan ohikoa ez zena. Kopiatzeko ereduak baino, agertzen diren proiektuak tipologiak dira, nahi adina eraldatu daitezkeenak. Palladioren villa hauen estilo berezia adreilu-egiturari detaileak aplikatzean datza. Palladiok bi kanon aurkeztu zituen eraikinetan erabiltzeko: proiektatze arauak itxuran oinarrituak eta eraikitzeko arauak etxaldearen eraikuntza-logikan oinarrituak.
Tratatua lau liburutan banatua dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.