Errepide

From Wikipedia, the free encyclopedia

Errepide
Remove ads

Errepidea ("errege" eta "bide" hitzetatik eratorria) ibilgailuak ibiltzeko lurrean sortutako bi punturen arteko bidea da. Errepideak ibilgailuen joan-etorrietarako egokituta daude, bai zoladura erantsi zaielako bai beste edozein modutara bidearen gainazala hobetu delako. Lerro bakarra edo lerro bat baino gehiago eduki dezakete; bi lerro baino gehiago dituztenean normalean bakoitza zentzu bakarrekoa izan ohi da. Zolatuta daudenean, askotan bazterbideak ere izaten dituzte.

Thumb
Edozein errepidek horrelako itxura du.
Thumb
Errepidea baino gehiago erromatar galtzada da hau, errepideen aitzindaria.

Jende orok erabil ditzakeen errepideei errepide publiko deritze.

Remove ads

Historia

Pertsiarrek, asiriarrek, babiloniarrek, kartagotarrek, etruskoek, txinatarrek eta peruarrek bazituzten errepideak baina haiek egindakoen arrastorik ordea, gaur egun ez da ia geratzen. Pertsiako errege bideak, esaterako, 2857 kilometro zituen eta K.a. 35000. urtetik K.o. 300. urtera bitartean erabili zen. Erromatarrak izan ziren, baina, errepideak egiteko teknikak lantzen hasi ziren lehendabizikoak; beren inperioa hedatzeko eta zaintzeko 85.000 kilometroko errepide edo galtzada sarea hedatu zuten; inperioren gainbeherarekin betera galduz joan ziren arren, horietako zenbaitek iraun du gaur egunera arte. Erdi Aroan erromes-bide nagusiei eutsi zitzaien, errepide berririk egin gabe, itsasoa edo ibaiak zirelako merkataritzarako bide nagusiak. XVIII. mendean, errepideak egiteari berriro ekin zitzaionean gainazal hobeak lantzen hasi ziren. Langintza horretan Trésaguet frantziarra eta Teldord eta McAdam eskoziarrak nabarmendu ziren. 1902an macadam izeneko gainazala nagusitu zen; harri koskor zanpatuz egiten zen, alkaterna geruzaz estalia. Gaur egun, beribil kopurua haztearekin batera errepide sareak ere hedatu dira.[1]

Remove ads

Errepide motak

  • Autobideak: bidegurutzerik gabeak, auto kopuru eta lastertasun handitarako egokituak daude.
  • Errepide nagusiak: hiri nagusiak elkarren artean eta nazioko mugekin lotzen dituzte.
  • Herrialde artekoak: herrialdeetako hiri eta herri nagusiak elkarren artean lotzen dituzte.
  • Herrietakoak: herrien artekoak eta herria eta auzoak lotzen dituzte.[1]
Thumb
Alemania hasi zen autopistak eraikitzen, Autobahn sarea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads