From Wikipedia, the free encyclopedia
Infografia bat irudikapen grafiko bat da, informazio bat aurkezten duena eta mundu guztiak begi hutsez azkar eta erraz uler dezakeen zerbait bihurtzen duena. Komunikazio-tresna erabilgarria da, ikusizko formatua duenez, giza begiak mezu batzuk horrela askoz azkarrago prozesatzen duelako.
Bi dimentsioko ingurunean, patroirik ohikoena eta errepikatuena irudi bat eduki nagusian kokatzea da, eta, alboetan, informazio-frisoak irudiekin eta azalpen-testuekin. Infografiak batez ere, aldizkarietan, dokumentuetan, egunkarietan, liburuxketan, Interneteko webguneetan, hezkuntzan, testu liburuetan eta abarretan erabiltzen dira. Koloreen, irudien edo diseinuen bidez irakurleen arreta erakartzea da helburu nagusia.
Infografia batek edukien marketineko estrategia hobetzeko baliagarri izan daiteke, beste formatu batzuen aldean abantaila esanguratsuak dituelako. Ondo eraikita, komunikatu nahi den informazioa sinplifikatzen du eta eskuragarriagoa egiten ditu ulertzeko konplexuak izan daitezkeen gaiak. Sare sozialen, posta elektroniko mezuen eta abarren bidez partekatzeko erraza den baliabidea da, eta, beraz, askotan biralizatzen dena.
Sailkapenari dagokionez, helburu bat baino gehiago duten infografiak aurki ditzakegu, beraz, mota ugari daude. Sailkapen nagusia honakoa da:
Infografiak "eskuz "sor daitezke eguneroko erreminta sinpleak erabiliz, hala nola, papera, arkatzak, markatzaileak eta arbela-klarionak. Hala ere, gaur egun, gehiagotan sortzen dira software informatikoa erabiliz, eta askotan, helburua Interneten argitaratzea bada edo aurkezpen digital edo bideotan txertatzea bada, horrelako tresna digitalak erabiltzea bizkorragoa eta errazagoa da. Infografiak marrazteko edo argazki-software orokorrarekin sor daitezke.
Diagramak eskuz sortu eta argitaratu daitezke softwarea erabiliz. Software aplikazio askok aukera ematen diete erabiltzaileei diagramekin modu kooperatiboan lan egiteko, taldean kolaboratzeko, modu sinkronoan Interneten.
Tresna asko ere badaude bisualizazio mota zehatzak sortzeko, hala nola, bisualizazio bat sortzea erabiltzaile baten smartphoneko argazkietan txertatutako datuetan oinarrituta. Erabiltzaileek beren curriculumaren infografiaren bat edo beren bizitza digitalaren irudi bat sor dezakete.
Irudiak editatzeko, pantaila-argazkiak editatzeko, aurkezpen digitalak prestatzeko dauden hamaika aplikazio[1] erabil daitezke infografiak prestatzeko: KolourPaint, Tux Paint, LibreOffice Draw... Erabiltzaile aurreratuenek Blender moduko aplikazioekin ere infografiak prestatzeko aukera badute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.