From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar-ahatea (Anas strepera) anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. Udan iparraldeko Europan, Asian eta Ipar Amerikan bizi da eta neguan hegoalderantz migratzen du, orduan ikusten da Araba eta Nafarroako hezegunetan.
Ipar-ahate | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Mareca |
Espeziea | Mareca strepera Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
46-56 cm-ko luzera eta 78-90 cm-ko hego-zabalera du. Arrak 990 gramo pisatu ditzake eta emeak 850 gramo. Gainerako ahateetan ez bezala arra zein emea nahiko antzekoak dira eta kolore arre-gris nahiko uniformea dute. Eztei garaian arrak marra gris finak izaten ditu gorputzean, buztana beltza eta ispilutxo zuria, hau da ahatearen ezaugarri nabariena[1].
Ugalketa garaian ur gezatako eta sakonera txikiko hezeguneak aukeratzen ditu, uharteak dituztenak hobetsiz. Negu aldean aintzira, urtegi, padura eta estuariotan agertzen da[1].
Zenbaitetan beste ahate batzuekin taldeak eratzen ditu, basahateekin eta kopetazuriekin gehienetan[2]. Belarjalea da, landare urtarren hostoak, zurtoinak eta sustraiak irensten ditu horretarako gorputza baskulatu eta burua uretan murgilduz. Dieta osatzeko aldizka zekale haziak eta intsektu urtarrak ere jan ditzake[1].
Bikoteak eretzeko orduan estereotipaturiko posturak egiten ditu emeak eta arrak erantzun egiten dio. Arra aukeratuta dagoenean biek batera murgiltzen dute mokoa uretan. Emeak orduan habia egiten du, landaretan ongi ezkutatuta, eta zuloa adaxkaz eta lumatxaz estaltzen du. 6-15 arrautza arroxa jartzen ditu eta 24-26 egunetan zehar txitatzen ditu[3]. Hasierako egunetan arrak habia zaintzen du baina ondoren alde egiten du[2]. Txitatu ondoren arrautza guztietatik batera jaiotzen dira txitak eta ordu gutxitan gai dira habia utzi eta amarekin elikagai bila joateko. 50 egun pasa ondoren hegan egiteko gai dira[1].
Espeziea lehendabizikoz Linnaeusek deskribatu zuen, Systema naturae 1758ko bere liburuan hain zuzen ere[4].
Bi aspiespezie ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.