Ipar Atlantikoko oszilazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar Atlantikoko oszilazioa (ingelesez: North Atlantic oscillation, NAO) Ipar Atlantikoko arroko goi-presio subtropikalen eta behe-presio polarren artean dagoen masa atmosferikoan gertatzen den eskala handiko fluktuazio bat da.[1]
XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako zenbait ikerketei esker aurkitu zuten.[2] Ozeano Bareko El Niño ez bezala, NAO gehienbat fenomeno atmosferikoa da.
Artikoaren oszilaziorekin (AO) lotura handia du baina honen eremua NAOren baino handiagoa da.