From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian Iris (grezieraz Ιρις, "ostadarra") Taumante titana eta Elektra ozeanidearen alaba eta Arpien ahizpa. Iliadan, jainkoen mezulari bezala deskribatzen da, baina, Odisean, paper hau Hermesek betetzen du. Iris, ostadarraren pertsonifikazioa da, gizaki eta jainkoen ituna eta ekaitzaren amaiera iragartzen duena, Hermes bezala, gizakiei jainkoen mezuak helarazteaz arduratzen dena da. Zefirorekin ezkonduta dago, mendebaldeko haizearen jainkoa.
Iris (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Ἶρις |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Taumante |
Ama | Electra (en) |
Ezkontidea(k) | Zefiro |
Seme-alabak | Eros eta Pothos (en) |
Iris, urrezko hegodun gazte birjina bat bezala irudikatzen da, haizearen abiaduran munduko mutur batetik bestera, itsasoko sakonguneetara eta behe mundura joanez. Bereziki Heraren mezularia da, eta Hermesekin lotuta dago, honen kaduzeoa sarri eramaten duelarik. Zeusen aginduz, Estigiako ura duen pitxer bat darama, zinaustea egiten duen oro lokartzen duena. Bere ezaugarriak kaduzeoa eta pitxerra dira. Hodeiei, mundua bustitzeko behar duten ur guztia ematen ere irudikatua da
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.