From Wikipedia, the free encyclopedia
Irma la Douce (euskaraz Irma Eztia) 1963ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia filma bat da. 1956ko Alexandre Breffort antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko Irma La Douce frantziar musikalan oinarritua dago. Jack Lemmon eta Shirley MacLaine aktoreek antzeztu, eta Louis Jourdan aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
Irma la Douce | |
---|---|
André Previnen filma | |
Egilea(k) | André Previn |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | Irma la Douce |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film komikoa |
Iraupena | 135 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Billy Wilder I. A. L. Diamond |
Antzezlea(k) | |
Jack Lemmon Shirley MacLaine Lou Jacobi Bruce Yarnell Grace Lee Whitney Herschel Bernardi Joan Shawlee Bill Bixby Edgar Barrier James Brown Louis Jourdan Tura Satana Hope Holiday John Alvin | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | I. A. L. Diamond Edward L. Alperson Doane Harrison Alexandre Trauner |
Konpainia ekoizlea | The Mirisch Company (en) |
Edizioa | Daniel Mandell |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alexandre Trauner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | André Previn |
Argazki-zuzendaria | Joseph LaShelle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Argumentu nagusia | prostituzioa |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 36. Oscar Sariak Shirley MacLaine Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 36. Oscar Sariak Joseph LaShelle Academy Award for Best Score, Adaptation or Treatment (en) 36. Oscar Sariak André Previn |
Filma berez musikal bat izan ez arren, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (André Previn) irabazi zuen, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Shirley MacLaine) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Joseph LaShelle). Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Musikal edo Komedia (Shirley MacLaine ere irabazi zuen.
Nestor (Jack Lemmon) txandaz aldatua eta Parisko auzunetan lan egiteko lekualdatua izan den jendarmea da. Bertan proxenetismoa bezalako negozioak daudela jabetuko da, hortaz, bere zorroztasun edo zintzotasuna erakutsi asmoz erredada bat egin eta 16 emagaldu atxilotuak izango dira, tartean Irma (Shirley MacLaine), baina Nestorren zoritxarrerako emagaldu hauen ohiko bezeroetako bat bere nagusia denez, poliziatik kanporatua izango da. Orain, lanik gabe, Parisko auzunetara itzuli eta bizi txarreko jendeareen artean bizipen xelebr eta harreman barregarriak izaten amaituko du, bai eta bere bihotzeko laztana den Irma kaleetatik ateratzeko moduan gogoeta egiten ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.