Islamaren historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Islamaren historia zibilizazio islamiarraren garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala da. Historialari gehienek[1] Islama VII. mendearen hasieran Meka eta Medinan sortu zela onartzen dute. Musulmanek Islama Jesus, Salomon, David, Moises, Abraham, Noe eta Adam bezalako profeten jatorrizko fedearen itzulera bezala hartzen dute, Jainkoaren borondateari men eginez.[2][3][4]
Tradizioaren arabera, 610ean Mahoma profeta islamiarra jainkozko errebelazioak jasotzen hasi zen. Mahomaren mezuak jarraitzaileak irabazi zituen baina Mekako handikien aurkakotasun gero eta handiagoarekin aurkitu zen. 622an, bere osaba Abu Taliben heriotzarekin babesa galdu eta urte batzuetara, Mahomak Yathrib hirira (gaur egungo Medinara) emigratu zuen. 632an Mahoma hil zenean, Rashidar Kalifatoaren garaian musulmanen komunitatearen buruzagiaren oinordekoa izango zenaren inguruko desadostasuna piztu zen.
Mahoma hil eta mende bat geroago, islama, Ozeano Atlantikotik , Erdialdeko Asiaraino hedatu zen. Inperio hau ez zen denbora luzez baturik mantendu; gobernu sistema berriak, laster, islamaren historialarientzat Fitna bezala ezagutzen zen gerra zibil bat eragin zuen, eta, ondoren, Bigarren Fitna batek erasana.
Islama komunitate politiko bezala zatitu zen arren, Abbastar kalifa-herriaren inperioak, mogoldarrak eta Seljuktar otomandarrak munduko handienen eta boteretsuenen artean zeuden. Arabiarrek kultura eta zientziaren gune islamiar asko egin zituzten, horietatik zientzialari, astronomo, matematikari, doktore eta filosofo islamiar nabarmenak sortu zirelarik Islamaren Urrezko Aroan. Teknologia loratu egin zen; inbertsio handia egin zen azpiegitura ekonomikoan, hala nola ureztatze-sistemetan eta kanaletan. Koranaren irakurketaren garrantzia azpimarratzeak alfabetatze maila handia eragin zuen populazio orokorrean.
Ondoren, XIV. eta XIV. mendeetan, eskualde islamiarrak europar inperio boteretsuen eraginpean erori ziren. Lehen Mundu Gerraren eta Konstantinoplako Okupazioaren ondoren, Otomandar Inperioko gerakinak, Europako protektoratu bezala banatzean zatituak izan ziren.
Mende askoren ondoren, ez da geratzen kalifatzarraren (otomandarrek behintzat eskatu zutena) aldarri handi eta oso onarturik.
XX. mendearen zati handi batean hainbat ideologiak eraginda (komunismoak, adibidez), islamiar nortasuna eta islamaren gailentasuna areagotu egin dira, zalantzarik gabe, XX. mendearen azken urteetan eta XXI.aren hasieran. Hazkunde azkarrak, mendebaldeko interesek islamiar eskualdeetan, nazioarteko gatazkek eta globalizazioak islamaren garrantzian eragin dute XX. mendean.