From Wikipedia, the free encyclopedia
Issey Miyake (japonierazko izena: 三宅 一生; Hiroshima, Japonia, 1938ko apirilaren 22a - Tokio, 2022ko abuztuaren 5a) moda diseinatzailea izan zen. Sortaldeko tradizioa, moda denboraz kanpoko, garbi eta eskultural batekin elkartu zuen, eta oihal zabalak erabili zituen, modu originalean, gorputzari mugimendu askatasuna uzteko.
Issey Miyake | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 三宅 一生 |
Jaiotza | Hiroshima, 1938ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Heriotza | Tokio, 2022ko abuztuaren 5a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: kartzinoma hepatozelularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tama Art University (en) 1963) : diseinu Q11484817 School of the Parisian Couture Union (en) Q97721937 |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, diseinatzailea, enpresaburua eta perfumegilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
isseymiyake.com | |
Diseinu-ikasketak egin zituen Tamako Arte Unibertsitatean, eta 1965ean Parisa joan zen ikasketak sakontzera. 1966an Guy Laroche jostunari laguntzen hasi zitzaion, eta 1968an Givenchyren taldean hasi zen lanean. 1969an Geoffrey Beeneren New Yorkeko prêt-à-porter enpresa inportanteak estilista gisa kontratatu zuen, eta hurrengo urtean bere enpresa zabaldu zuen, Tokion.
1971n aurkeztu zuen lehen arropa-bilduma, New Yorken. Miyakek, Sartaldeko janzkera tradizionaletik urrunduz, oihal zati zuzenak aukeratu zituen (kimonoak egiteko erabiltzen dena bezalakoak), soilak eta lasaiak. Teknika horrek egungo janzkeraz gogoeta egiteko balio izan zuen. Artistaren aburuz, jantziak gorputzaren eta mugimenduaren askatasuna nabarmendu behar du, eta haren kalitate estetikoa ez datza hainbeste xehetasunean edo horniduran, nola formaren soiltasunean, asimetrikoa batzuetan, mugimendua errazteko. Gero, ehunen azterketari aplikatu zion ikuspegi hori, eta material berriak (plastikoa, ihi txirikordatua, paper koipeztatua) eta efektu berriak (tolesak, drapeatuak edo trokelatuak) erabili zituen, bai alkandora-blusetan nola beroki laukizuzenetan edo kimono jantzietan.
1975ean bere lehenengo denda zabaldu zuen Parisen, eta prêt-à-porter sareak ere sortu zituen, hala nola Issey Sport eta Plantation. 1980an Maurice Béjarten Casta Diva ballet obraren jantziak diseinatu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Issey Miyake |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.