From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsasmuseum Bilbao edo Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen museoa da. Olabeaga auzoan dago, Euskalduna zubia eta Euskalduna jauregiaren alboan. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan dago, Bilboko itsasadarraren Ezkerraldean.
Itsasmuseum Bilbao | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2003 |
Webgunea | https://www.itsasmuseum.eus/ |
Museo honen helburua Bilboko itsasadarra, Bilboko portua eta Bizkaiko itsaso-jarduerek historian zehar pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea da. 27.000m²-koa azalera du. Ontziez gain, All Iron izena daraman edukiontzia, Ponpa etxea eta Karola garabia daude museoaren kanpoaldean.
Ontziola 1984ean itxi zen eta museoa 2003an ireki. 1997an Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa martxan jarri zen, Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.