Iñaki Guridi Ormazabal
kazetaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Guridi Ormazabal (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko otsailaren 4a) euskal kazetaria da. Irratian aritu da batik bat, nahiz eta idatzizko prentsan edo telebistako erredakzioan ere lan egin duen. Egin Irratian hasi zen praktiketan, eta ondoren Segura Irratian aritu zen. 2003az geroztik Euskadi Irratiko langilea da. 2013 eta 2017 bitartean EITB Irratietako zuzendariordea izan zen. Gaur egun Euskadi Irratiko albistegietan egiten du lan. 2020ko irailetik aurrera Faktoria goizeko albistegi erreferentea aurkezten du.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Iñaki Guridi Ormazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1979ko otsailaren 4a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Durango |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1997 - 2002) lizentzia : kazetaritza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Enplegatzailea(k) | Segura Irratia (1998 - 2003) Egin Irratia (1998 - 1998) Euskal Telebista (1999 - 2003) Euskadi Irratia (2003 - 2013) Mondragon Unibertsitatea (2007 - 2009) EITB (2013 - Euskadi Irratia (2017 - |
Itxi