Jan Braun
hizkuntzalari poloniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Braun (1926ko maiatzaren 15a[1] - 2015eko ekainaren 29a[2]) poloniar hizkuntzalaria eta Varsoviako Unibertsitateko iraskale emeritua zen. Sumerologia, kartvelologia eta euskalaritzaren alorretan ikertzen aritu zen.
Jan Braun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Łódź, 1926ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | 2015eko ekainaren 29a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Łódź (en) |
Hezkuntza-maila | habilitation (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Marek Stępień (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, piano-jotzailea eta organista |
Enplegatzailea(k) | Varsoviako Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
1947tik 1951ra filologia klasikoa ikasi zuen. Ondoren, kartveliar filologia ikasi zuen Tbilisiko Unibertsitatean.
1962 eta 1970 bitartean sumerologiari buruzko hainbat sarrera idatzi zituen Wielka Encyklopedia Powszechna PWN entziklopediarako.
1991. urtean doktore gaitu (polonieraz: dr. hab.) maila lortu zuen. 1995ean irakasle postua eskuratu zuen Varsoviako Unibertsitatean. 2000ko urriaren 27an Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. 2002ko ekainaren 20an Georgiako Zientzien Akademia Nazionaleko kide izendatu zuten Hizkuntza eta Literatura Sailean.[3]