Jared Diamond
zientzia dibulgatzailea, idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jared Mason Diamond (Boston, 1937ko irailaren 10) AEBetako biologoa, fisiologoa eta biogeografoa da. UCLA unibertsitatean geografia eta fisiologia irakasle lan egiten du. Antropologia, biologia, ekologia, hizkuntzalaritza, genetika eta historia batzen dituen liburu frankoren egilea izanda ere, gehien bat Pulitzer saria eman zion Guns, Germs and Steel (euskarara itzulia, Su-armak, germenak eta altzairua) liburuarengatik da ezaguna mundu osoan. Dena den, agian egun hori bezain aipatua da Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005).
Jared Diamond | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jared Mason Diamond |
Jaiotza | Boston, 1937ko irailaren 10a (86 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Louis Diamond |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard College (en) Trinity College Roxbury Latin School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, fisiologoa, geografoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, ornitologoa, ekologoa eta zientzia-dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Finnish Academy of Science and Letters (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa The Skeptics Society (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
jareddiamond.org | |
Izan ere, liburu horretan Diamond saiatu zen azaltzen zergatik Eurasiako zibilizazioek, oro har, beste kontinenteetakoak gainditu eta konkistatu dituzten. Nagusitasun hori Eurasiarren geneetan edo moralean ez datzala aldarrikatuta, Diamonden argudioa da zibilizazioen arteko aldeak kontinenteetako ingurumen ezberdinak zirela medio sortu zirela. Alde horiek Eurasian beste inon baino lehenago armen, germenen eta altzairuaren garapena -besteak menderatu ahal izateko hirukotea- ekarri zuten.
Bere hurrengo liburuan, Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005)[1], (Kolapsoa. Nola gizarte batzuek erabateko porrota edo arrakasta lortu duten). Diamond saiatu zen azaltzen zergatik hainbat gizartek porrot egin zuten eta zergatik beste batzuek ez. Egungo gizarteek aurrekoen akatsetatik ikasi dezaketelakoan, azalpen etnikoak arbuiatu zituen, ingurumenari garrantzia emateko, Guns, germs and steel liburuan —(euskarara Andoni Sagarnak itzulia: Su-armak, germenak, eta altzairua)― egin zuen bezala. Groenlandia, maiak, anasazi edo Bazkoko Irla dira haren hizpideetako batzuk. Egotzitako ingurumen-determinismotik aldentzearren, Haiti eta Dominikar Errepublika alderatu zituen, zeren, irla berean egonda (eta hortaz ingurumen bertsua edukita), historia, kultura eta lider desberdinak direla kausa oso egoera desberdinetan baitaude.