Joaquín Zuazagoitia
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín Zuazagoitia Azkorra (Madril, 1892ko martxoaren 22a - Bilbo, 1971ko otsailaren 17a) bizkaitar kazetari eta politikaria izan zen, 1942 eta 1959 artean Bilboko alkatea izandakoa.[1]
Bartzelonan Farmazia, Madrilen Kimika eta Bordelen Enologia ikasi zituen. Hasieran liberala gero espainiar nazionalista sutsu bilakatu zen.[2]
1920. urtean argitaratu zuen Bilbon Algunos escritos vascongados desde 1874 eta urte berean Tellaeche el diletante. 1934an plazaratu zuen Rasgos de Vizcainía obra eta handik 6 urtera Pedro Eguillor. Zuazagoitiarenak dira, halaber, Artículos (1959), La juntura clásica en sus relaciones con la Anatomía y la Filosofía eta La Criolla. Beste egileen obra askotako aintzinsolasen egilea izan zen.
Hermes aldizkariko sortzaileetariko bat izan zen. 1939. urtean sortu zenetik, El Correo Español-El Pueblo Vascoko zuzendari izan zen. Bilboko alkate izan zen 1942-1959 bitartean, eta Bizkaiko Kulturaren Batzarreko lehendakari izan zen hil arte.