Juan Paredes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Paredes Manotas, Txiki (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1954ko otsailaren 20a - Cerdanyola del Vallès, Bartzelona, 1975eko irailaren 27a), ETA politiko-militarreko kidea izan zen Francisco Francoren diktadura garaian.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Juan Paredes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zalamea de la Serena, 1954ko otsailaren 20a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bizilekua | Zarautz |
Heriotza | Cerdanyola del Vallès, 1975eko irailaren 27a (21 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Txiki |
Itxi
Angel Otaegirekin eta FRAP erakunde armatuko José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Xosé Humberto Baenarekin batera fusilatu zuten 1975eko irailaren 27an. Fusilaketa horiek Frankismo garaian azken heriotza-zigorrak izan ziren. Gertaera horiek protesta eta gaitzespen ugari sortu zituen Euskal Herrian, Espainian eta Nazioartean.