geografoa, idazlea, errektorea eta irakasle madrildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Josefina Gómez Mendoza (Madril, 1942ko ekainaren 1a) geografo, idazle eta katedradun emeritu madrildarra da.[1] 1984tik 1985era Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektore izan zen, eta unibertsitate horretako kargu zegoen lehen emakumea izan zen. Historiako Errege Akademiako akademiko osoa, 7 zenbakidun domina. 2002ko otsailaren 8an hautatua, 2003ko apirilaren 27an jabetu zen lanpostuaz.[2][3][4]
Josefina Gómez Mendoza | |||
---|---|---|---|
1984 - 1985 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Josefina Gómez Mendoza | ||
Jaiotza | Madril, 1942ko ekainaren 1a (82 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geografoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Royal Academy of Engineering of Spain (en) | ||
josefinagomezmendoza.com |
Filosofia eta Letretan lizentziatua (Historia atala Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1974an). Filosofia eta Letretan doktorea (Historia eta Geografia Atalak unibertsitate berean).
1978an, oposizioz geografiako irakasle laguntzailea izan zen eta 1979an irakasle agregatua. 1981ean, Espainiako Geografia Katedra irabazi zuen sarrera-lehiaketa bidez.
1985etik 2012ra Analisi Geografiko Erregionaleko katedraduna izan zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
2005eko ekainean, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten eta 2006ko otsailaren 3an izan zen.
2012ko irailean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritu izendatu zuten. 2012ko urrian, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua, eta azaroan, honoris causa doktore, Lyongo Goi Eskola Normalean.
2003tik 2008ra bitartean eta 2008-2013ko hautapenezko estatu-kontseilaria izan zen, eta Parke Nazionalen Kontseilu Nazionaleko kidea (2008tik).[5]
Espainiako Geografoen Elkarteko presidentea izan zen (1993-1997)
Komunikabide batzuetan parte hartu du, besteak beste, El País egunkarian.[6]
Liburu hauek argitaratu ditu:[7][8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.