José Barrionuevo
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
José Barrionuevo Peña (Berja, 1942ko martxoaren 13a) andaluziar politikari ohia da. PSOEko kidea, 1982 eta 1988 artean Espainiako Barne Ministro izendatu zuten Juan José Rosón ordezkatuz. 1983an ZEN plana bultzatu zuen. 1998ko uztailean, Auzitegi Goreneko Bigarren Salak hamar urteko espetxe-zigorra eta hamabi urteko desgaikuntza ezarri zion, GAL erakunde terroristak bere gain hartutako Segundo Marey hispano-frantziarra bahitzeagatik eta ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik.[1] Gobernuaren indultu partziala jaso zuen Rafael Verarekin batera, eta 1998ko abenduan atera zen espetxetik, bertan hiru hilabete egin ondoren.[2][3] 2004an behin betiko askatasuna eman zioten.
Datu azkarrak Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua, Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa ...
Itxi